Edukira joan

Maite Asensio Lozano

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maite Asensio Lozano

Bizitza
JaiotzaBilbo, 1983 (40/41 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakkazetaria
Enplegatzailea(k)Berria
Jasotako sariak

Twitter: MAsensioLozano Edit the value on Wikidata

Maite Asensio Lozano (Bilbo, 1983) genero ikuspegidun kazetaritzan aditua den kazetari eta idazle feminista da.[1]

Ibilbide profesionala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berria egunkariaren Gizarte sailean lan egiten du.[2]

2008an sorturiko Kazetarion Berdinsarean, -genero ikuspegia duen euskal kazetarien sarea-, kide zituen[3] June Fernández, Lucía Martínez Odriozola eta Itziar Abadekin batera Pikara Magazine hedabide feministaren sortzaileetariko bat izan zen 2010eko azaroaren 18an [4] [5] eta bertan hainbat artikulu argitaratu ditu. [6]

Epaimahaikide izan zen 2014ko Berdintasunerako Emakunde Sarietan. [7] Urte berean Prentsa idatzia Argia Saria irabazi zuen kazetari jardunean genero-berdintasunean eginiko ekarpen guztiengatik, bere konpromisoagatik eta gizon eta emakumeen berdintasunari ematen dion garrantzi handiagatik. [8] [9]

2017an Emakundek Begira publizitate eta komunikazio ez-sexista erabiltzeko Aholku Batzordeko bokal izendatu zuen. [10] 2018an Arantxa Iraola Alkortarekin batera "Alardeak, ukatutako plazara" saiakera liburua argitaratu du. [11] [12] [13] Bertan 80 lagunetik gora elkarrizketatu dituzte Irun eta Hondarribiako alardeetan 1996an hainbat emakume soldadu gisa parte hartzen saiatu zirenenan gertatutakoak aztertzeko. [14] [15][16]

Ekainaren 20ko deklarazioa OrainPresoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2018an espetxe-politikak aldatu eta presoen auzia konpontzeko bidean Orain Presoak dinamika sinatu zuen, etorkizunean bakean eta adiskidetuta bizi den jendarte batean giza eskubideen errespetuaren aldeko ekimena.[17][18]

  • 2015 "Erdibidean : indarkeria matxista hedabideetan" liburua. [19]
  • 2018 "Alardeak, ukatutako plazara" saiakera, Arantxa Iraolarekin batera.[20]

Sariak eta errekonozimenduak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 2014ko Prentsa idatziaren Argia Saria. [9] [21]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «“Komunikazioa eta eskubideak” irratsaio-sorta | Revista Pueblos» www.revistapueblos.org (Noiz kontsultatua: 2018-05-20).
  2. Berria.eus. «Maite Asensio Lozano» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-05-20).
  3. Odriozola, Lucía Martínez. (2008-04-19). «Kazetarion berdinsarea: Geure helburuak» Kazetarion berdinsarea (Noiz kontsultatua: 2018-05-20).
  4. (Gaztelaniaz) ¿Qué es Pikara?. (Noiz kontsultatua: 2018-05-20).
  5. (Gaztelaniaz) Magazine, Pikara. (2015-07-09). «Pikara Magazine o cómo hacer periodismo feminista» Revista Internacional de Comunicación y Desarrollo (RICD) 1 (2): 169–174. ISSN 2386-3730. (Noiz kontsultatua: 2018-05-20).
  6. (Gaztelaniaz) Maite Asensio Lozano | pikara magazine. (Noiz kontsultatua: 2018-05-20).
  7. KGIMENEZ. (2014-12-09). «María de Maeztu Fórum Feministak jasoko du Berdintasunerako Emakunde saria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2018-05-20).
  8. «Bitarteko urriak, lan bikainak» Argia (Noiz kontsultatua: 2018-05-20).
  9. a b Berria.eus. «Maite Asensio Lozano BERRIAko kazetariak jaso du prentsako Argia Saria» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-05-20).
  10. «EBAZPENA, 2017ko azaroaren 13koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, Begira-publizitate eta komunikazio ez-sexista erabiltzeko Aholku Batzordearen osaera aldatzeko dena.» www.euskadi.eus 2017-12-02 (Noiz kontsultatua: 2018-05-20).
  11. Elkar argitaletxea liburuak. (2018-05-17). Maite Asensio - Arantxa Iraola - Alardeak, ukatutako plazara - aurrez aurrekoa. (Noiz kontsultatua: 2018-05-20).
  12. berriatb. (2018-05-16). 'Alardeak, ukatutako plazara' liburua. (Noiz kontsultatua: 2018-05-20).
  13. berriatb. (2018-05-17). 'Alardeak, ukatutako plazara' liburuaren aurkezpena. (Noiz kontsultatua: 2018-05-20).
  14. Berria.eus. ««Berdintasunaren esparruan gaizki doan guztia islatzen du alardeak»» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-05-20).
  15. Alardeen korapiloa. (Noiz kontsultatua: 2018-05-20).
  16. Asensio, Maite. «'Alardeko irudiak zirraragarriak dira; Jaizkibeleko jendea oso hunkituta zegoen'» (bideoa) EITBko Ahoz aho saioa (Noiz kontsultatua: 2019-09-09).
  17. (pdf) EKAINAREN 2ko DEKLARAZIOA. (Noiz kontsultatua: 2019-09-10).
  18. (Gaztelaniaz) «Representantes de la sociedad civil impulsan la dinámica Orain Presoak y convocan una marcha para el 20 de octubre» Europa Press.
  19. Erdibidean: indarkeria matxista hedabideetan. Eme Komunikazioa 2015 (Noiz kontsultatua: 2018-05-20).
  20. (Gaztelaniaz) www.funtsak.com, Funtsak-Diseño y Programación Web-. «Alardeak, ukatutako plazara - Maite Asensio Lozano» www.txalaparta.eus (Noiz kontsultatua: 2021-07-18).
  21. «Banatu ditugu 2014ko Argia Sariak» Argia (Noiz kontsultatua: 2018-05-20).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Maite Asensio Lozano